XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1- DEMOGRAFIA 1.1.- Populazioaren hazkundea eta lekualdaketa

XIX. mendeko aurrerabideak populazioaren hazkuntza zuten Europa osoan, eta espainiar penintsulako jendetza ere asko gehitu zen.

Argibide bezala datu hauek ditugu: 1799: Espainiako populazioa 10.500.000 bizilagunek osatzen zuten.

1822: 11.600.000 bizilagun 1900: 18.600.000 bizilagun.

Baina hazkunde hau ez zen berdina izan eskualde guztietan.

Itsas ertz edo periferiako eskualdeek hazkunde haundia ezagutu zuten arren, erdialdean populazioa asko galdu zen.

Hemen salbuespen bat aipatu behar dugu, eta hau Madrid izan zen.

Populazioaren lekualdaketa bi eratakoa izan zen: - herrixketatik hiri nagusietara: Penintsula barruan - Penintsulatik Ameriketara.

Penintsula barruan nekazariak beren herrixketatik hiri nagusietara aldatu ziren.

Joan etorri hauek trenbidearen eraiketarekin oso loturik daude.

Bestalde, XIX. mendearen bukaeran, jende asko Ameriketara joan zen.

Honela 1822.tik-1914-ra,1.000.000 bizilagun Argentina, Brasil eta Cuba aldera atzerriratu ziren.

1.2.- Euskal Herria / Bizkaia: Bizkaiak hazkunde ikaragarria ezagutu zuen.

Argibide bezala datu hauek ditugu.

Bilbo: 1877: 33.000 bizilagun 1887: 51.000 bizilagun 1900: 83.000 bizilagun 1910: 90.000 bizilagun Bizkaia: 1877: 190.000 bizilagun 1900: 310.000 bizilagun 1910: 350.000 bizilagun.